Lege-oharra

Eskerrik asko ASESORES ARGITU SL aukeratzeagatik. Webgune honetara edo www.argitu.es helbideak daraman URL helbideetara (aurrerantzean, webguneak) sartu edo horiek erabiliz gero, gure sozietatearekiko kontratu lotesle bat baimentzen ari zara; kontratu horrek ezartzen du Erabilera Baldintza hauek eta gure Pribatutasun Politika onartzen dituzula. Baldintzaren batekin ados ez bazaude, mesedez, atera webguneetatik.
Webguneak ASESORES ARGITU SLrenak dira (aurrerantzean, ARGITU). Enpresa horren izen soziala ASESORES ARGITU S.L. da, egoitza soziala San Frantzisko 5-1. solairua, 20400 Tolosa helbidean du eta hau da haren IFK: B-20463451. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (1390 liburua, 114 orrialdea, SS-7863 orria), eta hau da enpresaren helbide elektronikoa: argitu@argitu.es.
ARGITUk jakinarazten dizu erabiltzailearen betebeharra dela webguneen baldintza hauek irakurtzea. Baldintzak indarrean daude eta, beraz, horiek aplikatuko dira, eta erabiltzaileei gomendatzen diegu Erabilera Baldintzak inprimatzea edo kopia bat gordetzea, aurrerago horiek begiratu ahal izateko. Dena den, baldintzak ikusgai egongo dira beti gure webgunean (www.argitu.es). Erabiltzaileek/bezeroek baldintza guztiak gorde eta erreproduzi ditzakete, merkatuan dauden ohiko testu-prozesadoreetako edozein tresna erabiliz.
ARGITUren webguneak erabili eta horietan nabigatzeko, erabiltzaileak honako baldintza hauek bete behar ditu: (a) 18 urte edo gehiago edukitzea, edo gutxienez 14 urte eta gurasoen edo tutorearen baimena edukitzea; (b) gurekin kontratu loteslea edukitzea eta aplika daitezkeen legeetako edozeinek horren harira ezarritako debekurik ez edukitzea; eta (c) Espainian bizitzea. Erabiltzaileak bermatzen du, halaber, ARGITUri emandako informazio guztia egiazkoa, zehatza eta osoa dela, eta beti hala izango dela.
Erabilera-baldintza hauek bete behar dira atarian nabigatzeko, bertara sartzeko eta ataria nahiz bertako informazioa erabiltzeko (Browsing, hots, gune bat azaletik begiratzea, bertan dauden objektuak ezagutze aldera). Hala eginez gero, automatikoki eta inolako aldaketarik gabe onartuko dira testu honetan jasotako baldintzak eta ohartarazpenak. Aipatutako jokabideak gauzatzen dituen pertsona oro erabiltzailea izango da hemen ezarritako baldintzetarako, ohiko sinaduraren beharrik gabe. Horrez gain, nahitaez bete beharreko araudiak ere aplikatuko dira. ARGITUri dagokio jakinaraztea erabiltzailea dokumentu honetan zehaztutako baldintzekin bat ez badator ez duela webguneetara sartu behar. Horrenbestez, ohartarazpen honetan aipatutako kasuan bazaude, berehala webgunetik ateratzeko eskatzen dizugu.
Erabiltzaileak pertsona fisiko edo juridiko gisa deklaratzen du bere burua, eta ARGITUk deklaratzen du, eta erabiltzaileak aitortu, ARGITUk informazio, zerbitzu eta datu ugari ematen dituela, eta erabiltzaileak bere gain hartu behar duela webguneak behar bezala erabiltzeko ardura. Ardura hori aplikatuko da, halaber, erabiltzaileak webguneen barnean egiten dituen erabilera eta jardunbide guztietan, baita ARGITUk emandako informazioa, zerbitzua eta datuak erabiltzen dituenean ere.
Webguneetara sartzeko, erabiltzaileak Interneterako sarbidea eta konexioa eduki behar du, sartzeko tarfiak ordaindu eta sarera konektatzeko beharrezko ekipo/gailuak eta sistema elektronikoak eduki, hauek barne: helburu horretarako egokia izango den terminal bat (ordenagailua, telefonoa, tableta, etab.) eta modem bat edo sarbidea eskaintzen duen antzeko beste gailuren bat.
Erabiltzaileak badaki webguneetako eduki eta zerbitzu jakin batzuk ikustean edo erabiltzean ordenagailuko programa jakin batzuk edo beste elementu logiko batzuk deskarga daitezkeela bere informatika-gailuetan. Erabiltzailea da elementu horien instalazioaren erantzule bakarra; ARGITUk ez du bere gain hartzen horrek sorraraz dezakeen inolako erantzukizunik.
Erabiltzaileak webguneak, horren baldintzak eta eskain ditzakeen zerbitzuak legearekin, moralarekin, ohitura onekin eta ordena publikoarekin bat etorriz erabiltzeko betebeharra izango du; ezin izango ditu testu honetan zehaztutakoaren kontra erabili, ARGITUri edo hirugarrenei kalte egiteko, webguneak edo bertako zerbitzuak kaltetzeko, erabilezin uzteko edo hondatzeko, edo beste erabiltzaile batzuek webguneak normal erabil ditzatela galarazteko.
ARGITUk eskubidea izango du erabilera-baldintzak betetzen ez dituzten ERABILTZAILEEI webguneetara eta/edo zerbitzuetara sartzeko eskubidea ukatzeko edo kentzeko, edozein unetan eta aurrez abisatu behar izan gabe.
Webguneek publizitate-edukiak edo babesleak izan ditzakete. Iragarle eta babesleek ziurtatu behar dute webguneetan sartzeko bidali duten materiala bat datorrela kasu bakoitzean aplika daitezkeen legeekin. ARGITUk ez du bere gain hartuko publizitate-edukiek edo babesleenek izan ditzaketen akatsen, zehaztasunik ezen edo irregulartasunen erantzukizunik.
ARGITUk ahal duen guztia egiten du webguneetako informazio benetakoa eta akats tipografikorik gabea izan dadin. Uneren batean halako akatsen bat sortuz gero, ARGITUk hala nahi izan gabe, akatsa ahalik eta azkarrena zuzenduko da, eta erabiltzaileari indarreko legeriak ezartzen duen informazioa eta aukerak emango zaizkio.
ARGITUk ez du erabiltzailearekiko erantzukizunik izango honako hauei dagokienez: (a) Erabiltzailearen konexioaren eraginkortasuna eta webguneetara sartzeko abiadura. ARGITUrekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik sortzen diren interferentziak, hutsegiteak, etenaldiak, birus informatikoak, telefono-matxurak edo sistema elektronikoaren funtzionamenduan sortzen diren deskonexioak. Eta (b) ARGITUtik kanpoko erabiltzaileek eta hirugarrenek sartutako informazioa, baldin eta horiekin kontratu bidezko akordiorik edo lankidetzarik ez badu.
ARGITUk ez du bere gain hartzen erabiltzaileak plataforman jarritako esteken bidez ikus ditzakeen webguneen edukien erantzukizunik, eta adierazten du ez duela sareko beste orrialde batzuen edukirik aztertuko edo kontrolatuko. Halaber, ez du bere jabetzakoak ez diren eta esteken bidez ikus daitezkeen orrialdeen erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, balioa edo legezkotasuna bermatuko.
Erabiltzaileak ez du ARGITU sistemak kaltetu, eten edo horietan erroreak sorraziko dituzten ekintzarik egingo; esaterako, programak, birusak, makroak, appletak edo ActiveX kontrolak sartzea, edo informatika-sistemetan arazoak sortzen dituzten edo sor ditzaketen bestelako gailu logikoak edo karaktere-sekuentziak.
ARGITUk adierazten du erabiltzaileek bere webguneetan nabigatzean jasan ditzaketen kalteak saihesteko beharrezko neurri guztiak hartu dituela. Horrenbestez, ARGITUk ez du bere gain hartzen, inola ere, erabiltzaileak Interneten nabigatzeagatik jasan ditzakeen kalteen gaineko erantzukizunik.
ARGITUk webgunearen edukian egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea izango du, aldez aurretik abisatu gabe. Aldaketa horiek egin ditzake webguneen edukian edo horiek erabiltzeko baldintzetan. Aldaketak webgunearen bitartez egin ahal izango dira, zuzenbideak onartzen duen bideetako edozein erabiliz, eta nahitaez bete beharko dira webguneetan argitaratuta eta eskuragarri dauden denbora osoan, berriro aldatu arte.
ARGITUk webguneei aplika dakizkiekeen erabilera eta baldintza guztiak eguneratzeko eskubidea izango du. Alabaina, beti aplikatu beharko dira, erabiltzailearen onurarako, webgunera sartzen den unean indarrean dauden baldintzak, eta, hala badagokio, zerbitzuak eskatzean indarrean daudenak. Eguneratzearen aldez aurreko abisua webgunean agertuko da, bertara sartzean, gutxienez edukia eguneratu baino 15 egun lehenagotik.
Webguneetako, testu, irudi, eduki, logotipo, marka (erregistratuako edo ez) eta webguneak aurkezteko eta muntatzeko bitarteko eta modu guztiak ARGITUren titulartasunekoak dira, jatorrian eta eratorpenez. Ondorioz, ordenamendu juridiko espainiarrak jabetza intelektualeko eta/edo industria-jabetzako gisa babestutako obra edo edukiak dira, bat etorriz apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuarekin (Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina onesten duena) eta Markei buruzko Legearekin (abenduaren 7ko 17/2001). Horrez gain, aipatutako arloetako Espainiako eta Erkidegoko antzeko beste arau batzuk ere aplikatuko dira, hala nola Espainiak sinatutako gai honen inguruko nazioarteko itunak.
Edukiei buruzko eskubide guztiak ARGITUrenak dira, eta berariaz debekatuta dago webguneetako edukiak (osorik edo zati bat) erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jartzea, eraldatzea eta/edo edozein eratara erabiltzea, ARGITUren berariazko baimenik izan ezean.
Horrez gain, ARGITUk egokitzat jotzen dituen akzio zibilak edo penalak aurkeztu ahal izango ditu, bere webguneak eta edukiak gaizki erabiltzeagatik edo baldintza hauek ez betetzeagatik.
Aldeek libreki adosten dute erabiltzailearen eta ARGITUren arteko harremana Espainiako indarreko araudiaren arabera gauzatuko dela, eta Tolosako epaitegi edo auzitegiek izango dute erabiltzailearen eta ARGITUren artean sor daitezkeen gatazkei buruzko erabakiak hartzeko eskumena.

Pribatutasun-politika

Pribatutasun-politika hau Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoLege Organikoan (abenduaren 13ko 15/1999) xedatutakoaren arabera idatziko da. ASESORES ARGITU SLk (aurrerantzean, ARGITU) jakinarazten dio www.argitu.es webgunearen eta hortik eratorritakoen (aurrerantzean, webguneak) erabiltzaileari datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela, eta bertan gordetzen, erabiltzen, partekatzen eta babesten dela ARGITUk eskura dezkeen informazioa. Adierazten du, halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako fitxategi bat duela eta horren helburua dela webguneen erabiltzailearekiko harremana kudeatzea eta mantentzea, baita zerbitzuaren informazio-, estatistika- eta merkaturatze-lanak eta horiekin lotura duten bestelako jarduerak gauzatzea ere.
Webguneetara edo bertako eduki eta zerbitzuetara sartzeak (osorik edo horien zati batzuetara) esan nahi du erabiltzaileak inolako baldintzarik gabe onartzen duela pribatutasun-politika hau. Politika hau aplika dakioke, halaber, ARGITUk bezeroei eskaintzen dien zerbitzuen kontratazioari ere. Pribatutasun-politika hau nahitaez onartu eta bete behar da, webguneetara sartu eta, hala badagokio, zerbitzuren bat kontratatu aurretik.
Onartzen duzu webgunean nabigatzeak esan nahi duela datuak ARGITUren fitxategietan biltzeko eta tratatzeko baimena ematen duzula. ARGITUk nahi dituen aldaketak egin ahal izango ditu webguneen pribatutasun-politiketan; aldaketa horiek pribatutasun-adierazpen honetan eta egokitzat jotzen dugun beste edozein lekutan agertuko dira, bilduta dugun informazioa zein den, nola tratatzen dugun eta, hala badagokio, nola jakinarazten dugun jakin dezazun.
Legeak ezgaitutako pertsonek edo emantzipatu gabeko adin txikikoek ezin dituzte ARGITUren webguneak erabili. Horretarako, guraso edo tutoreen eta lege-ordezkarien aldez aurreko baimena beharko dute, datu pertsonalak erregistratzeko eta jakinarazteko.
ARGITUren zerbitzuak kontratatzeko baldintzak onartzean, zerbitzuak emateko beharrezkoak diren oinarrizko datu batzuk eman behar dira. Zehazki, honako hauek: benetako izen-abizenak, helbidea, posta-kodea, herria, IFK, bizi zaren herrialdea, baliozko helbide elektronikoa, sozietatearen datuak, IFK eta kontratua egiteko beharrezkoak diren beste zenbait datu, zuri buruzkoak eta ordezkatzen duzunari buruzkoak. Erabiltzaileari une oro jakinaraziko zaio beharrezkoa dela datu horiek biltzea eman beharreko zerbitzuak behar bezala kudeatzeko.
Horrez gain, zerbitzuak emateko, ARGITUk zenbait datu osagarri eskatu ahal izango dizkio erabiltzaileari, aurrez aurre edo telefonoz. Horretarako, datuak bildu eta tratatuko direla jakinaraziko zaio, hala dagokionean.
ARGITUk kontratatu nahi duen bezeroaren bankuko kontu korrontea behar izanez gero, zifratuta eta konfidentzialtasun-betebehar zorrotzenak aplikatuz eskatuko dio.
ARGITUri emandako datuak egiaztatzeko, ikertzeko eta/edo frogatzeko baimena ematen diozu, zerbitzu hobeak eman ahal izan ditzan. Onartzen duzu ARGITUk zure datu pertsonalak jakinarazi ahal izatea, baldin eta prozedura edo agindu judizial batean edo lege-prozesu batean ezarritakoa betetzen badu. Horrez gain, ARGITUk enpresaren zati bat edo enpresa osoa saltzen badu, edo beste batekin bat egiten badu, zure informazioa merkataritza-bazkide berriei jakinarazteko baimena ematen diozu.
ARGITUk kontratatu nahi duten erabiltzaileei eskatutako eta haiek emandako informazioaren ardura baino ez du izango bere gain; ez du inola ere webguneen erabiltzaileek beste mekanismoren bat erabiliz utzi, helarazi edo eman dezaketen gainerako informazioaren erantzukizunik izango.
ARGITUk hainbat aukera ematen dizkizu zure datuak ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo horiei aurka egiteko eskubideak balia ditzazun. Idatziz egin dezakezu, ASESORES ARGITU SLri idatzita (helbidea: San Frantzisko 5-1. solairua, 20400 Tolosa), edo, nahiago baduzu, honako helbide elektroniko honen bidez: argitu@argitu.es.
Eman dituzun datu guztiak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla bermatzen duzu, eta zu zeu izango zara betebehar hori hausteak ARGITUri edo hirugarrenei zuzenean nahiz zeharka eragin diezazkiokeen kalte edo galeren erantzule.
Uztailaren 11ko 34/2002 Legearekin (Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa) bat etorriz, ARGITUk baimena eskatuko dio erabiltzaileari, eta hark emateko aukera izango du, hala nahi badu, ARGITUk bere datuak erabil ditzan webguneari buruzko informazioa eta publizitatea edo eskaintzak, promozio bereziak eta zerbitzua ematen duten hirugarrenei buruzko informazioa berari bidaltzeko.
ARGITUk, zure datu pertsonalen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatze aldera, datu pertsonalak babesteari buruzko araudiak ezarritako segurtasun-mailak aplikatu ditu eta eskura dituen bitarteko tekniko guztiak instalatu ditu ARGITUri eman dizkiozun datu pertsonalak galtzea, oker erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe ikustea eta lapurtzea saihesteko.

Zerbitzuak

Aholkularitza fiskala

Egoera fiskalaren azterketa, lege-izapideak eta zergen aurkezpena.

Gehiago jakiteko
Lan-arloko aholkularitza

Aholkularitza, izapideen kudeaketa, nominak eta gizarte-aseguruak.

Gehiago jakiteko
Kontabilitateko aholkularitza

Kontabilitateaz arduratzea eta gainbegiratzea, kontu-ikuskaritza eta lege-izapideak.

Gehiago jakiteko
Aholkularitza juridikoa

Aholkularitza juridikoa, lege-ordezkaritza eta defentsa.

Gehiago jakiteko